castellano  |  euskara   



Lagun agurgarri hori:

Gipuzkoako Jolas Makinen Elkartearen (AGUIMAR) izenean, web orrialde honetara ongi etorria eman nahi zaitut. Bertan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko enpresa operadoreen gehiengoa biltzen duen gure erakundearen inguruko informazioa aurkituko duzu.

1983ko urtarrilean sortuz geroztik, AGUIMARrek operadoreen enpresa interesak defendatu izan ditu, bilkura elementu gisa, Euskal Erkidegoko Administrazioaren aurrean azpisektorearen izenean lan eginez.

Honela, hogeita hamabost urtetan zehar Elkarteak gremio hau herriaren behar ekonomiko eta sozialetara egokitu du enpresa jarduera bat gehiago izanik, merkatuan dauden gainontzeko jarduera ekonomikoekin parekatuz.

Lan horretan, teknologia berriei bidea eman nahirik, web orrialde hau prestatu dugu. Bertan, Elkartearen lan egiteko modua, eskaintzen dituen zerbitzuak, jolas makinen sektorearen ingurukoak, eta azken finean gure jardueraren nondik norakoak argitasunez azalduta aurkituko dituzu.

Tresna hau erabilgarri izango zaizulakoan, eta gu hobeto ezagutzeko aukera izango duzulakoan, jaso ezazu gure agurrik beroena,

Alejandro Echániz Carasusán,
AGUIMARreko Presidentea


gora itzuli

AGUIMAR     -     Okendo Kalea 10 - 1º, 20004 DONOSTIA     -     Tel. 943 431 776     -     Fax 943 423 809     -     Informazio legala     -     Diseño páginas web San Sebastián